XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dortoken haragiaren kontsumoak eta, bereziki, beren arraultzeenak hainbat espezieren iraungipena eta beste askoren mehatxua ekarri du aldean.

Errinkozefaloak Hasiera hasierako narrasti xeheen talde txiki bat da, ia iraungia, eta Zelanda Berriko alde batzutan bizi dira.

Gaurregungo ordezkari bakarra tuatara dugu (Sphenodona), luzera 70ren bat zm.takoa eta muskerraren itxurakoa.

Ongi garaturiko begi pineala dute, zakilik gabekoak dira eta kumeek urte bete ematen dute arraultzeetatik irteteko.

Honen ondorioz, egoera desabantailtsuan daude beren etsaien aurrean.

Intsektujale eta haragijaleak dira.

Ezkatatsuak Narrastien talderik ugariena osatzen dute eta muskerrak eta sugeak hartzen ditu bere barruan, hauetako bakoitzak azpiordena desberdin bana eratuz.

Biek burezurreko hezur-murrizpena agertzen dute eta gorputza adarkizko epidermi-ezkatez estalirik dute.

Erruleak, arraultzebizierruleak eta bizierruleak izan daitezke.

Muskerren gorputza buru, gorputzenbor eta buztanean bereizten da.

Hatz eta hatzazalez hornituriko lau gorputzadar dituzte eta begietan betazal mugikorrak.

Kanpoko belarri-zuloak aurkezten dituzte eta sarri askotan azalaren hedadurak ere bai, gangar eta irtenune gisa.

Baraila horzdunak izanik, gehienak lurreko hondakariak dira, espezie batzu itsas ingurura moldatu badira ere.

Gila-muskerrak dira pozoi-guruinak dituzten bakarrak.

Eredu tipikoak hauek ditugu: gekoak, dragoitxoak, sugandilak, basiliskoak, iguanak, agamak, kamaleoiak, muskerrak, baranoak eta ziraunak.

Sugeek ez dute gorputzadarrik eta hauengan betazalak finko eta gardenak dira eta ez dago kanpoko belarri-zulorik.

Espezie askok pozoi-guruinak dituzte eta berau injektatzeko hortz zulodunak ere bai.

Lehorrean, zuhaitzetan, ur gezatan eta itsasoan ere bizitzen dira.

Hondakariak dira eta harrapakinak itoz edo pozoiaren bidez hiltzen dituzte.

Barailak dilatagarriak dira eta honi esker neurri handiko harrapakinak irents ditzakete.

Ohizko ereduak hauek dira: sugeak, sugegorriak, anakondak, pitoiak, kobrak, kriskitinsugeak, itsas sugeak, etabar.

Krokodiloak Oro har, neurri handiko eta uretan erdizka bizi diren narrastiak dira, gorputza ezkata handiez estalirik, bizkarraldetik lauturiko buztana, oin plamatuak eta barailetan hortz ugari dituztelarik, berauek, gainerako narrastiengan bezala, harrapakinari eusteko baino erabiltzen ez direnak.

Bihotza lau ganbaratan banatzen da jadanik.

Ibai bazterretan bizitako hondakariak dira eta espezie gutxi batzu itsas ingurura moldatu dira, bertan 9 m.tako luzera har dezaketelarik.

Igerian ezin hobeki aritzen dira, buztana bultzatzeko elementu nagusitzat erabiliz.

5. Krokodiloek gorputzaren tenperatura erregulatzen dute eguzkitan jarriz edo uretan murgilduz, bere iharduerak burutu ahal izateko, neurri batetan bederen, inguruaren tenperaturatiko independentzia lortuz.

6. Narrastien hankek, hatzazalez amaituriko bost hatz dituztenak, animaliaren gorputza zoluko gainazaletik jasotzeko eta berau bultzatzeko palanka-moduan erabiltzeko balio dute.